PLAY PODCASTS
Arnasa

Arnasa

31 episodes

#31 - Iragankortasuna

May 14, 202614 min

#30 - Bizitzea

Apr 30, 202613 min

S1 Ep 29#29 - Ausardia

Nola eramaten gaitu bizitzak? Gure barneko zein kanpoko mugimenduek? Zer da sentitzen dudan hori?Gaurkoan, Arnasa podcastean horren bila joango gara, sentitzen dugun horren bila.

Mar 26, 202614 min

S1 Ep 28#28 - Transformazioa

Batzuetan, bizitzak gelditzeko esaten digu. Une horri kasu egiten badiogu gauzak aldatzen hasten direla antzeman dezakegu, eta gauzekin batera guk ere eraldaketa bat izaten dugu.

Mar 12, 202615 min

S1 Ep 27#27 - Umiltasuna

Umiltasuna askotan ahultasunarekin nahastu izan da, baina umiltasuna indartsua izatea da. Ez dakigula onartzea ikasteko aukerak handitzen dituelako eta modu horretan aberastu egiten gara.Gaurkoan Naomi Mendizabalek Arnasa podcastean horrekin lagunduko digu, umiltasunetik ikasten.

Feb 26, 202612 min

S1 Ep 26#26 - Dagokiguna dator

Gauzak horrela gertatu badira, zerbaitengatik izango da. Bizitzak logika propioa duela pentsatzen dugu askotan, baina zein da gure papera? Nola egin aurre etortzen den horri? Konfiantzan dago gakoa, gertatzen denarekin egoteko gai izateko konfiantza.Gaurkoan horrekin lagunduko digu Naomi Mendizabalek: konfiantza garatzen.#Arnasa

Feb 12, 202614 min

S1 Ep 25#25 - Berpizkundea

Hau azken atea da, laugarren atea: berriz sortzearen arnasa.Motibazioa mantentzea izan da, agian, zailena, hasierako gogoa lau egunez jarraian mantentzea mantra abesten zenuen bitartean. Baina orain inoiz baino hobeto entzuten duzu zure arnasketa.Goazen orduan barrukoa entzutera kanpoan isiltasuna nagusitzen uzten duzun bitartean.

Jan 29, 202619 min

S1 Ep 24#24 - Heriotza

Meditazioaren hazia landatu dugu, baina egun bakar batekin lasaitasunaren hazi erein dezakegun arren, eguneroko lanak pizten du benetako aldaketa. Beraz goazen hori lortzera, goazen askatzera. Nola? Naomi Mendizabalek lagunduta eta Arnasa meditazio podcastari esker.

Jan 15, 202619 min

S1 Ep 23#23 - Bizitza

Zer da Mudra? Zer gertatzen da gure hatzak ukitzen direnean? Sentitu nola irekitzen den geure barrenerako bidea. Gure gorputzak, Arnasak eta Naomi Mendizabalek lagunduko gaituzte ibilbide hori egiten mantraren bitartez.

Dec 18, 202519 min

S1 Ep 22#22 - Jaiotza

Zeintzuk dira hasierak? Nolakoa da lehen txinparta, lehen mugimendua? Erronka handia da jatorrira joatea gure barneko bidea topatzeko, baina hori izango da gaurko erronka Arnasan. Naomi Mendizabalek lagunduko digu Satanama mantraren bitartez.

Dec 4, 202519 min

S1 Ep 21#21 - Kolektiboa

Batzuetan egunerokotasunari edo bizitzan agertzen zaizkigun beheraldiei bakarrik aurre egiten saiatzen gara, indartsuak izan behar garela pentsatzen dugulako. Baina bakarrik ezin dugu urrutiegi heldu. Gizakiok kolektiboa garelako eta kolektiboa behar dugulako.Kolektiboaren ideiari heldu dio Naomi Mendizabalek gaurko atalean. Arnasa podcastarekin meditatzeko prest?

Nov 20, 20257 min

S1 Ep 20#20 - Berpiztea

Arazoak, beldurrak, mina... Nola aurre egin? Ez da erraza laguntza eskatzea ezta gure barneko haurrarekin konektatzea ere, baina hori egiten denean berpizkuntza etortzen da eta hain zuzen, gaurko meditazio bidaian hori izango da Naomi Mendizabalen helburua: berpiztea. Arnasa egiteko prest?

Nov 6, 20258 min

S1 Ep 19#19 - Batasuna

Batzuetan bakarrik sentitzen garen arren, ez da horrela. Sentsasio hori akats bat da eta horrek gaizki sentiarazten gaitu. Horrexegatik, atal honetan Naomi Mendizabalek batasunean gaudela sentitzen lagunduko digu. Arnasaren eta meditazioaren bitartez.

Oct 23, 202517 min

S1 Ep 18#18 - Konfiantza

Naomi Mendizabalek Arnasa podcastaren bigarren denboraldiari ekin dio. Konfiantzaz beterik, hilabete hauetan bizitako aldaketak besarkatu ditu. Bidaian ikasitakoa konpartituko du orain guztiokin meditazio bidaia honetan. Prest?

Oct 9, 202521 min

S1 Ep 17#17 - Oihartzuna. Integraziorako espazioa

Denboraldiaren azken atala da hau. Aurreko hiru ataletan, isiltasuna esnatzera, arnasan ainguratzera eta egunerokoa begirada irekiarekin kontenplatzera gonbidatu digu Naomi Mendizabalek eta gaurkoan, orain arte ikasitakoarekin, izateko unea heldu da.Prest?

Aug 28, 202520 min

S1 Ep 16#16 - Egunerokoa kontenplatzen

Isiltasunean eta arnasean ainguratuta, gaurkoan, kontenplazioaren ideiara hurbilduko gara. Kontenplazioa ez da zerbait apartekoa edo mistikoa; gure inguruko gauza arruntenetan sakontasuna ikusteko gaitasuna baizik.Edozein gauza izan daiteke kontenplaziorako objektu: lore bat, kafe-kikara bat, euriaren soinua. Gakoa "begirada biluzia" da, hau da, gauzak etiketatu, epaitu edo haiei buruzko istorioak kontatu gabe behatzea. Besterik gabe, esperientzia hutsa bizitzea.

Aug 14, 202513 min

S1 Ep 15#15 - Bidaia kontenplatiboa

Gaurko atalean Naomi Mendizabalek isiltasunerantz bidaiatzea proposatzen digu, bidaia guregana egiteko gonbitea luzatzen digu. Arnasa izango da bidelaguna #15 atalean eta isiltasuna bilatu eta gozatuko dugun hori izango da.

Jul 31, 202516 min

S1 Ep 14#14 - Arnasa kontzientea, oraina ainguratzen

Arnasa, gurekin dagoen betiko aingura bat da. Ez dugu ezer egin behar arnasa hartzeko, berez gertatzen da. Baina, noizbait jabetu zara zure arnasaz? Atal honetan Naomi Mendizabalek gonbite hori egiten digu: goazen gure arnasketa propioa entzutera.

Jul 17, 202514 min

S1 Ep 13#13 - Soiltasuna

Zer da beharrezkoa? Zenbat gauza dituzu? Batzuetan gauza gutxi izatea da aberastasuna eta horretaz jabetzen lagunduko digu Naomi Mendizabalek atal honetan.Meditazio bidaiarako prest? Arnasa entzuteko prest?

Jun 26, 202511 min

S1 Ep 12#12 - Adiskidetasuna

Nola ulertzen duzu zuk adiskidetasuna? Batzuetan, axolagabetzat hartu du Naomi Mendizabalek bere burua lagunekin nahi beste denbora pasatu ez izanagatik. Zuk noizbait sentitu duzu hori? Arnasa podcastaren atal honetan laguntasuna lineala ez dela ulertzen lagunduko digu Naomik.Meditazio bidaiarako prest?Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

Jun 12, 202513 min

S1 Ep 11#11 - Teseoren paradoxa

Pertsona bera al gara gure zelula guztiak berritu baditugu?Teseoren itsasontziaren paradoxari buruz hitz egingo du Naomi Mendizabalek atal berri honetan. Arnasa den meditazio podcast honen 11. atalean.Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

May 29, 202512 min

S1 Ep 10#10 - Erresistentziak

Zergatik egiten diogu aurka egokitzapenari? Min gehiena erresistentziak ematen du ez aldaketak eta atal honetan egokitzapenaren bidea hartzearen garrantziaz hitz egingo du Naomi Mendizabalek.Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan gure aldaketak onartzen ikasiko dugu.Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

May 15, 202511 min

S1 Ep 9#09 - Abandono sentsazioari buruz

Abandono sentzazioarekin harreman txarra du Naomi Mendizabalek eta egoera horretan konfiantza geureganatzen erakutsiko digu meditazio bidaia honetan, Arnasa podcasteko 9. atalean.Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

May 1, 202515 min

S1 Ep 8#08 - Bigarren aukerei buruz

Bigarren aukerak orainaldian daude eta ez iraganean, hori ezin baita aldatu. Iragana onartzeari buruz hitz egiten du Naomi Mendizabalek. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan gure iragana onartzen ikasiko dugu.Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez

Apr 17, 202512 min

S1 Ep 7#07 - Menpekotasunari buruz

Menpekotasunari aurre egiteko barneko ahotsari entzuten erakutsiko digu Naomi Mendizabalek. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan mundua ikusteko moduak birpentsatuko ditugu.

Apr 3, 202514 min

S1 Ep 6#06 - Barneko unibertsoa

Barruarekin konektatzean zerbait handiagoarekin konektatzen da: unibertsoarekin. Naomi Mendizabalek gidatutako meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan gure unibertsoarekin konektatzen ikasiko dugu.

Mar 20, 202511 min

S1 Ep 5#05 - Errukiari buruz

Zama emozionala arintzen lagunduko digu gaurkoan Naomi Mendizabalek. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan maitasunak eta ulermenak epaiari lekua hartuko diote.

Mar 6, 202516 min

S1 Ep 4#04 - Hitzen garrantziaz

Pentsamenduetan eta geure buruari hitz egiten diogun moduan arreta jartzea proposatzen digu Naomi Mendizabalek. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan hitz goxoen garrantzia azpimarratuko dugu.

Feb 20, 202512 min

S1 Ep 3#03 - Ondo arnastearen garrantziaz

Bidaiatu Naomi Mendizabalen ahotsak gidatuta. Meditazio bidaia bat da Arnasa eta atal honetan ondo arnastearen garrantzia azpimarratuko dugu. Baduzu tarte bat etzan eta begiak ixteko? Baduzu tartetxo bat zuretzako?

Feb 5, 202512 min

S1 Ep 2#02 - Postura egokiaren bila

Naomi Mendizabalek bigarren atal honetan meditaziorako postura egokia topatzen lagunduko digu. Etzanda edo eserita etor zaitez erlaxatzera.

Jan 23, 202513 min

S1 Ep 1#01 - Meditaziora gerturatzen

Arnasa ULUAren meditazio eta erlaxazio podcasta da. Naomi Mendizabalek zuzendua. Lehenengo atal honetan meditaziora gerturatuko gara. Ziur bide eder bateko lehen pausua izango dela. Etorri nahi?

Jan 9, 202512 min