
Arnasa
Meditazioa eta erlaxazio podcasta
ULUA
Show overview
Arnasa launched in 2025 and has put out 31 episodes in the time since. That works out to roughly 8 hours of audio in total. Releases follow a fortnightly cadence.
Episodes typically run ten to twenty minutes — most land between 13 min and 17 min — and the run-time is fairly consistent across the catalogue. None of the episodes are flagged explicit by the publisher. It is catalogued as a EN-language Health & Fitness show.
The show is actively publishing — the most recent episode landed 2 days ago, with 8 episodes already out so far this year. The busiest year was 2025, with 23 episodes published. Published by ULUA.
From the publisher
Arnasa ULUAren meditazio eta erlaxazio podcasta da. Naomi Mendizabalek zuzendua. Atal bakoitzean meditazio bidaia bat proposatuko dugu. Arnasa hartzeko tarte bat hartu nahi?
Latest Episodes
View all 31 episodes#31 - Iragankortasuna
#30 - Bizitzea

S1 Ep 29#29 - Ausardia
Nola eramaten gaitu bizitzak? Gure barneko zein kanpoko mugimenduek? Zer da sentitzen dudan hori?Gaurkoan, Arnasa podcastean horren bila joango gara, sentitzen dugun horren bila.

S1 Ep 28#28 - Transformazioa
Batzuetan, bizitzak gelditzeko esaten digu. Une horri kasu egiten badiogu gauzak aldatzen hasten direla antzeman dezakegu, eta gauzekin batera guk ere eraldaketa bat izaten dugu.

S1 Ep 27#27 - Umiltasuna
Umiltasuna askotan ahultasunarekin nahastu izan da, baina umiltasuna indartsua izatea da. Ez dakigula onartzea ikasteko aukerak handitzen dituelako eta modu horretan aberastu egiten gara.Gaurkoan Naomi Mendizabalek Arnasa podcastean horrekin lagunduko digu, umiltasunetik ikasten.

S1 Ep 26#26 - Dagokiguna dator
Gauzak horrela gertatu badira, zerbaitengatik izango da. Bizitzak logika propioa duela pentsatzen dugu askotan, baina zein da gure papera? Nola egin aurre etortzen den horri? Konfiantzan dago gakoa, gertatzen denarekin egoteko gai izateko konfiantza.Gaurkoan horrekin lagunduko digu Naomi Mendizabalek: konfiantza garatzen.#Arnasa

S1 Ep 25#25 - Berpizkundea
Hau azken atea da, laugarren atea: berriz sortzearen arnasa.Motibazioa mantentzea izan da, agian, zailena, hasierako gogoa lau egunez jarraian mantentzea mantra abesten zenuen bitartean. Baina orain inoiz baino hobeto entzuten duzu zure arnasketa.Goazen orduan barrukoa entzutera kanpoan isiltasuna nagusitzen uzten duzun bitartean.

S1 Ep 24#24 - Heriotza
Meditazioaren hazia landatu dugu, baina egun bakar batekin lasaitasunaren hazi erein dezakegun arren, eguneroko lanak pizten du benetako aldaketa. Beraz goazen hori lortzera, goazen askatzera. Nola? Naomi Mendizabalek lagunduta eta Arnasa meditazio podcastari esker.

S1 Ep 23#23 - Bizitza
Zer da Mudra? Zer gertatzen da gure hatzak ukitzen direnean? Sentitu nola irekitzen den geure barrenerako bidea. Gure gorputzak, Arnasak eta Naomi Mendizabalek lagunduko gaituzte ibilbide hori egiten mantraren bitartez.

S1 Ep 22#22 - Jaiotza
Zeintzuk dira hasierak? Nolakoa da lehen txinparta, lehen mugimendua? Erronka handia da jatorrira joatea gure barneko bidea topatzeko, baina hori izango da gaurko erronka Arnasan. Naomi Mendizabalek lagunduko digu Satanama mantraren bitartez.

S1 Ep 21#21 - Kolektiboa
Batzuetan egunerokotasunari edo bizitzan agertzen zaizkigun beheraldiei bakarrik aurre egiten saiatzen gara, indartsuak izan behar garela pentsatzen dugulako. Baina bakarrik ezin dugu urrutiegi heldu. Gizakiok kolektiboa garelako eta kolektiboa behar dugulako.Kolektiboaren ideiari heldu dio Naomi Mendizabalek gaurko atalean. Arnasa podcastarekin meditatzeko prest?

S1 Ep 20#20 - Berpiztea
Arazoak, beldurrak, mina... Nola aurre egin? Ez da erraza laguntza eskatzea ezta gure barneko haurrarekin konektatzea ere, baina hori egiten denean berpizkuntza etortzen da eta hain zuzen, gaurko meditazio bidaian hori izango da Naomi Mendizabalen helburua: berpiztea. Arnasa egiteko prest?

S1 Ep 19#19 - Batasuna
Batzuetan bakarrik sentitzen garen arren, ez da horrela. Sentsasio hori akats bat da eta horrek gaizki sentiarazten gaitu. Horrexegatik, atal honetan Naomi Mendizabalek batasunean gaudela sentitzen lagunduko digu. Arnasaren eta meditazioaren bitartez.

S1 Ep 18#18 - Konfiantza
Naomi Mendizabalek Arnasa podcastaren bigarren denboraldiari ekin dio. Konfiantzaz beterik, hilabete hauetan bizitako aldaketak besarkatu ditu. Bidaian ikasitakoa konpartituko du orain guztiokin meditazio bidaia honetan. Prest?

S1 Ep 17#17 - Oihartzuna. Integraziorako espazioa
Denboraldiaren azken atala da hau. Aurreko hiru ataletan, isiltasuna esnatzera, arnasan ainguratzera eta egunerokoa begirada irekiarekin kontenplatzera gonbidatu digu Naomi Mendizabalek eta gaurkoan, orain arte ikasitakoarekin, izateko unea heldu da.Prest?

S1 Ep 16#16 - Egunerokoa kontenplatzen
Isiltasunean eta arnasean ainguratuta, gaurkoan, kontenplazioaren ideiara hurbilduko gara. Kontenplazioa ez da zerbait apartekoa edo mistikoa; gure inguruko gauza arruntenetan sakontasuna ikusteko gaitasuna baizik.Edozein gauza izan daiteke kontenplaziorako objektu: lore bat, kafe-kikara bat, euriaren soinua. Gakoa "begirada biluzia" da, hau da, gauzak etiketatu, epaitu edo haiei buruzko istorioak kontatu gabe behatzea. Besterik gabe, esperientzia hutsa bizitzea.

S1 Ep 15#15 - Bidaia kontenplatiboa
Gaurko atalean Naomi Mendizabalek isiltasunerantz bidaiatzea proposatzen digu, bidaia guregana egiteko gonbitea luzatzen digu. Arnasa izango da bidelaguna #15 atalean eta isiltasuna bilatu eta gozatuko dugun hori izango da.

S1 Ep 14#14 - Arnasa kontzientea, oraina ainguratzen
Arnasa, gurekin dagoen betiko aingura bat da. Ez dugu ezer egin behar arnasa hartzeko, berez gertatzen da. Baina, noizbait jabetu zara zure arnasaz? Atal honetan Naomi Mendizabalek gonbite hori egiten digu: goazen gure arnasketa propioa entzutera.

S1 Ep 13#13 - Soiltasuna
Zer da beharrezkoa? Zenbat gauza dituzu? Batzuetan gauza gutxi izatea da aberastasuna eta horretaz jabetzen lagunduko digu Naomi Mendizabalek atal honetan.Meditazio bidaiarako prest? Arnasa entzuteko prest?

S1 Ep 12#12 - Adiskidetasuna
Nola ulertzen duzu zuk adiskidetasuna? Batzuetan, axolagabetzat hartu du Naomi Mendizabalek bere burua lagunekin nahi beste denbora pasatu ez izanagatik. Zuk noizbait sentitu duzu hori? Arnasa podcastaren atal honetan laguntasuna lineala ez dela ulertzen lagunduko digu Naomik.Meditazio bidaiarako prest?Gidoia eta zuzendaritza: Naomi MendizabalSoinu diseinua: Marina Pérez