PLAY PODCASTS
Irakurketako lagun ezkutuak

Irakurketako lagun ezkutuak

New Yorkeko munduak · Berria

January 19, 20262m 54s

Audio is streamed directly from the publisher (ivoox.com) as published in their RSS feed. Play Podcasts does not host this file. Rights-holders can request removal through the copyright & takedown page.

Show Notes

Gailuak eta burua betetzen dizkiguten hainbeste berri txarren artean, hona hemen bat ona. The New York Times-ek inkesta bat egin zuen galdetuz zertan hobetu zitekeen hiria. Erantzuna harrigarria izan da. Ez da izan segurtasun gehiago nahi dela, edo kaleak garbiagoak izatea. Erantzuna izan da: liburutegiak eta parkeak hobetzea. Diru gehiago jartzea horietan. Presaren eta bizimodu digitalaren garaian, hiritarrek nahi dute liburutegira joan eta paperean irakurri, parkera hurreratu eta naturaz gozatu. Bizimodu ero hau gelditzeko beste hautu bat ere zabaldu da hirian: isileko irakurketa klubak, Silent Book Clubs. Kontua da jendea taberna, kafetegi edo parke batean elkartzen dela, bakoitza bere liburuarekin, eta ordubetez isilik irakurtzen dutela. Ondoren, bakoitzak bere liburuaz hitz egiten die gainontzekoei, irakurzaletasuna zabalduz eta komunitatea indartuz. Etxean bakarrik irakurri beharrean, taldean irakurri. Nor bere buruari zeregin bat jarri: ordubetez irakurriko dut, nik nahi dudana, eta gero kalakan arituko gara. Ez da modu hoberik kanpoko zarata hori isilarazteko.