PLAY PODCASTS
New Yorkeko munduak

New Yorkeko munduak

Berria

292 episodesEU

Show overview

New Yorkeko munduak has been publishing since 2019, and across the 7 years since has built a catalogue of 292 episodes. That works out to roughly 15 hours of audio in total. Releases follow a weekly cadence, with the show now in its 5th season.

Episodes typically run under ten minutes — most land between 3 min and 4 min — and the run-time is fairly consistent across the catalogue. None of the episodes are flagged explicit by the publisher. It is catalogued as a EU-language Society & Culture show.

The show is actively publishing — the most recent episode landed 3 days ago, with 17 episodes already out so far this year. Published by Berria.

Episodes
292
Running
2019–2026 · 7y
Median length
3 min
Cadence
Weekly

From the publisher

Euskaldunon egunkarian eta Berrian aritu nintzen astero zutabeak idazten. Zutabeak niretzako halako memoria-kutxa txikiak ziren. Eguneroko bizitzatik hartzen nituen gaiak, irudiak, eszenak. Idatzi eta gero, hantxe geratzen ziren gordeta, egunkariko kutxatxoan. Argazkiak ateratzea bezala zen, bizitzako une jakin bat jasotzen zuten. Orain berriz hasiko naiz zeregin berarekin, zuek kutxak zabaldu besterik ez duzue egin behar.

Latest Episodes

View all 292 episodes

Siri eta Paul ginen

May 11, 20263 min

Judith Butler dela eta

May 4, 20263 min

Ke arteko eguna

Apr 27, 20262 min

Gerezi-loreak metroan

Apr 20, 20262 min

Ilargiaren bi aldeak

Apr 13, 20262 min

New Yorken Korrika

Hudson ibaiertzeko Little Island irlaren aurrean elkartu ginen New Yorkeko euskaldunak Korrika hiri handian egiteko. Ehunka lagun: ikasleak, zientzialariak, zerbitzariak, ingeniariak, kazetariak, aktibistak, sukaldariak, artistak. Little Island garai bateko Pier 54, 54. moilan, eraiki berri dute. Ametsetakoa dirudien irla bat da: parketxo bat, oinekin jotzeko piano bat, jolasak eta New Jersey aldean eguzkia sartzen ikusteko anfiteatroa.

Mar 30, 20263 min

Korrika urrunetik

Korrikaren oihartzunak New Yorkera ere iritsi dira. Ostegun gauez familia osoa egon ginen Baxenafarroatik nola igarotzen zen online ikusten. Goizeko ordu txikiak ziren Euskal Herrian. Eta hala ere, jende andana ikusten zen euskararen alde lasterka. Kilometro bat eta gero beste bat, herri bat eta gero beste bat: harrapatu egiten zaitu Korrika internetetik ikusteak. Eta ohartu gabe, orduak pasatzen dira.

Mar 23, 20262 min

Etorbidea

Bazterreko delian pasatzen dute droga. Handik igarotzen naiz goizero. Kanpoan zain taldetxo bat, gazteak, auzokoak. Bertara iritsi naizenean, hantxe zeuden gaur ere. Etorbideko aurreko espaloitik emakume bat hasi da agirika. Gurditxo bat du eskuetan. Harekin egiten du oinez. Taldeko gazte batek erantzun egin dio. —Zer egiten duzu gaur ere hor? —esan dio emakumeak. —Ez zaitut ezagutzen. Alproja! —Zu bezalakoa —mutilak—. Zuk egin nauzu horrelakoa.

Mar 16, 20262 min

Txanponak bi alde

Gure aitaitak ez zuen sekula ulertu zergatik ez nuen derrigorrezko soldadutzara joan nahi. Eta are gutxiago horregatik kartzelara joateko prest nengoela. Berarentzat soldadutza askapen moduko bat izan zen. Joan den mendeko hogeiko hamarkadan, Ondarroatik, bere herritik, ateratzen zen lehen aldia izan zen.

Mar 9, 20262 min

Elizdorrearen ordua

Goizero joaten naiz Columbia Unibertsitatera oinez. Hango liburutegian idazten dut. Hori da nire goizeko ohitura: gosaldu, etxea hustu, eta tipi-tapa egitea etxetik Columbiaraino, 37 kaleak zeharkatuz. Arratsaldean, literatura eskolak. Baina goiza idazteko dut.

Mar 2, 20263 min

Topa!

Asteburuetan ardoa erosten dugu. Ostiral eta larunbat iluntzean edateko. Hemen ez dago hango poteo ohiturarik; asko jota taberna batean geratzen zara, bakar batean, edo etxean. Ardoa auzoko denda batean erosten dugu. Mundu osoko ardoak dituzte, gehienak organikoak edo jasangarriak. Europakoak asko, baita Euskal Herrikoak ere. Txakolinak arrakasta handia du eguraldiak hobera egiten duenean, eta negu partean Errioxakoek.

Feb 23, 20263 min

Presidentearen eguna

Gaur, otsailak 16 astelehena, Presidentearen Eguna da Estatu Batuetan. Jatorriz Washingtonen omenezkoa, gaur egun presidente guztiena. Ez dago horko inauterien arrastorik hemen; mozorroak Halloween egunean eta Gabon Zahar gauean janzten dira. Ez dago, beraz, garizuma aurreko ospakizunik. Soilik, hori, presidentearen eguna.

Feb 16, 20263 min

Aitaren erlojua

Iluntzea da. Osteguna. Metroa beteta dator. Jendea lanetik atera eta etxera bidean. Bryant Parkeko geltokian gazte aldra bat sartu da trenera. Gehienak erdiko atetik. Bat bakarra hegalekotik. Bat-batean, taldekoak oihuka hasi dira, hegalekoa ezagutuko balute bezala. Txamarra garestia darama, modako betaurrekoak. Taldeko bi hurbildu zaizkio. Hasieran, agurtzera doazela ematen du. Baina mutila estutu egin da.

Feb 9, 20262 min

Altxorraren bila

Ostiraletan apartamentuetako eraikinek birziklatzeko materialak ateratzen dituzte kalera: altzariak, kartoia eta papera poltsetan; beste batzuetan plastiko gogorrak, ontziak eta latak. Poltsak gardenak dira, kanpotik ikusten da barruan zer dagoen.

Feb 2, 20262 min

Pandemia berria?

Galdera hori egin genion geure buruari Trader Joe’s supermerkatura iritsi, eta kanpoan ilara luzea ikusi genuenean. Eraikin osoari buelta ematen zion ilarak, pandemia sasoian bezala. Barrura sartzeko txanda iritsi zenean, ordea, erosle gutxi aurkitu genituen barruan. Ez zegoen jenderik, ez zegoelako janaririk. Apalategiak erdi hutsik zeuden. Arrazoia iganderako iragarritako ekaitza zen, hamarkadetako handiena omen. Hiritarrek probisioak hartu nahi izan zituzten.

Jan 26, 20262 min

Irakurketako lagun ezkutuak

Gailuak eta burua betetzen dizkiguten hainbeste berri txarren artean, hona hemen bat ona. The New York Times-ek inkesta bat egin zuen galdetuz zertan hobetu zitekeen hiria. Erantzuna harrigarria izan da. Ez da izan segurtasun gehiago nahi dela, edo kaleak garbiagoak izatea. Erantzuna izan da: liburutegiak eta parkeak hobetzea. Diru gehiago jartzea horietan. Presaren eta bizimodu digitalaren garaian, hiritarrek nahi dute liburutegira joan eta paperean irakurri, parkera hurreratu eta naturaz gozatu. Bizimodu ero hau gelditzeko beste hautu bat ere zabaldu da hirian: isileko irakurketa klubak, Silent Book Clubs. Kontua da jendea taberna, kafetegi edo parke batean elkartzen dela, bakoitza bere liburuarekin, eta ordubetez isilik irakurtzen dutela. Ondoren, bakoitzak bere liburuaz hitz egiten die gainontzekoei, irakurzaletasuna zabalduz eta komunitatea indartuz. Etxean bakarrik irakurri beharrean, taldean irakurri. Nor bere buruari zeregin bat jarri: ordubetez irakurriko dut, nik nahi dudana, eta gero kalakan arituko gara. Ez da modu hoberik kanpoko zarata hori isilarazteko.

Jan 19, 20262 min

Gabonetako arbolen usaina

Benetako arbola bat nahi zuen semeak, New Yorken Quebeceko baserritarrek kalean saltzen duten horietakoa. Esaten zidan plastikozko baten karbono arrastoa handiagoa dela, eta hobe dela berariaz hazitako bat, gero konposta egingo dena. Durangoko Gorrotxategi dendara joan ginen, baina han esan ziguten pinurik ez zitzaiela geratzen, denak saldu zirela. Nahi bagenuen, gorosti bat zeukatela, bizirik. Eta halaxe eraman genuen gorostia etxera. Lurrean aldatu, eta bizirik jarraituko du Euskal Herrian. New Yorken milaka arbola jasotzen dituzte, eta konposta egitera eramaten. Central Parkean biltzen dituzte asko. Konposta bertako larreetan erabiltzen dute gero. Atzo han aurkitu genituen langileak eta boluntarioak lanean. Telazko poltsak banatzen ari ziren, barruan Gabonetako zuhaitz birrinduak zituztela. Usain goxoa dute poltsek. Beharrik, munduari kiratsa dario eta.

Jan 12, 20261 min

Besteen gabonak

Gabonetako giroa nabari da aireportuan: argiak, apainketa, Santa Claus eta bastoi erraldoiak. Musika ere Gabonetakoa da, kanta alaiak, familiako hitzorduak iragarriz. Beteta dago aireportua, eta ilara luzeak daude kontroletik pasatzeko. Pantailak dio 45 minutu egon beharko dugula zain. Urratsez urrats, lerroari jarraiki, bira eta berriro ilarara. Jendea nekatuta eta urduri dago, kontrola pasatzeko grinarekin.

Dec 22, 20253 min

Julliardeko kantariak

Juilliard da New Yorkeko musika eskolarik prestigiotsuena. Zaila da bertan sartzea, eta mundu osoko ikasleen guraria da han ikastea. Alabaren lagunik onenaren aitak bertan egiten du lan, opera kantarien irakaslea da, eta gonbidatu egin gaitu Gabon aurreko ikuskizunera. Gela batean gaude. Ez dago ikusle asko: irakasleak, opera munduko jendea, eta kantarien familiakoak.

Dec 15, 20253 min

Thomas Pynchon dabil solte

Thomas Pynchon izango da, Don DeLillo eta Stephen Kingekin batera, AEBko literaturan idazlerik ikonikoena. Nobela postmodernoaren asmatzaileetako bat, are ikonikoago bihurtzen du haren irudi publikorik ia egon ez izana. Gaztetako hiru-lau argazki kenduta ez dago haren irudi gehiagorik. Inork ez daki zer itxura izango duen orain.

Dec 8, 20253 min
© 2026 Berria