
Audio is streamed directly from the publisher (ivoox.com) as published in their RSS feed. Play Podcasts does not host this file. Rights-holders can request removal through the copyright & takedown page.
Show Notes
Zorioneko sentitzen naiz euskalduna naizelako. Beti izan dut sentipen hori, txikitandik. Oztopoak oztopo, eta erasoak eraso, zorte onekoak gara.
Bizitza luzea da euskararena, belaunaldiz belaunaldi eman du emaria iturriak. Zeinek esango zion Irulegin brontzezko eskua zintzilikatu zion hari, etxea erre ziotenean, bi mila eta berrehun urte beranduago bere hizkuntzak bizirik iraungo zuela. Dena galdu dela usteko zuen orduan. Baina ez, transmisioa ez da eten, nahiz eta euskararen historia gorabeheratsua izan, gehienetan aginteen babesik gabe. Herri xeheak eutsi dio hizkuntzari. Eta horregatik ere maite dut.