
Audio is streamed directly from the publisher (podcasts.captivate.fm) as published in their RSS feed. Play Podcasts does not host this file. Rights-holders can request removal through the copyright & takedown page.
Show Notes
-Azken agurra-
Zaila da hau egitea,
zaila da denei azken agurra ematea,
baina heldu da ordua,
urteak azkar pasa dira,
bukatu dut bidea.
Ez begiratu atzera,
ez dut nere erruz malkorik ixurtzea,
ahaztu ezazu egun hau,
nik egingo dudan bezela,
jarrai zazu aurrera.
Banoa, ta ez naiz berriz itzuliko,
hauxe da behin betiko
azken agurra.
Ahula daukat bihotza,
hitzik ezin du egin jada nire ahoak,
egin azken mesedea,
bizia dudan artean,
jarraitu nire alboan.
Faltan botako dut bizitza,
mendi hauetako pago eta haritzak,
zabaldu nire errautsak,
euskadiko zelaietan,
haizeak eraman ditzan.
Banoa, ta ez naiz berriz itzuliko,
hauxe da behin betiko,
azken agurra...