PLAY PODCASTS
Arren

Arren

SSK# Sumin Samin & Kaos (abestiak)

October 26, 20244m 52s

Audio is streamed directly from the publisher (podcasts.captivate.fm) as published in their RSS feed. Play Podcasts does not host this file. Rights-holders can request removal through the copyright & takedown page.

Show Notes

-Arren-

Entzun, arren, kementsu izan zaitez orain,

hemendik urrun joan beharra bait daukat.

Entzun arren, haizeak dakarren deia,

nire indarra han behar dute eta.

Lurralde ezezagunetan eguna hiltzen ari da eta

zuhaitzetan mila begi zelatan dira odol egarriz.

Erortzen baldin banaiz

baso ilun honen barnean,

erortzen baldin banaiz

gaua den bitartean

nire oinek utzitako aztarnak jarrai itzazu,

erortzen baldin banaiz.

Lagun arrotzen artean eguna argitzen ari da eta

bapatean, ene inguruan, infernua hedatu da.

Erortzen baldin banaiz

etsaien gorpuen artean,

erortzen baldin banaiz

garaipenaren atean,

nik hemen utzitako borroka jarrai ezazu,

erortzen baldin banaiz.

Erortzen baldin banaiz osto lehorren artean,

erortzen baldin banaiz

zugana itzuli beharrean

malko gabeko lur batetan zain izango nauzu,

erortzen baldin banaiz...