
Audio is streamed directly from the publisher (ivoox.com) as published in their RSS feed. Play Podcasts does not host this file. Rights-holders can request removal through the copyright & takedown page.
Show Notes
Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak eta Maria Andres Sanz dantzariak irabazi dute aurtengo "Sormenaren Kabia" beka. Beraz, iraila eta azaroa bitartean Alkizan izango dira euren proiektua burutzeko. Aurtengoa beka honen hirugarren edizioa da, eta, ziurgabetasun egoeraz inguratuta egon arren, erantzun ona jaso du. Izan ere, hamabost proposamen jaso ditu, gehienak Euskal Herriko artistenak, baina Txile, Ekuador eta Bartzelonako hautagaiak ere izan dituzte. Gipuzkoako Kale Nagusian, Idoia Unzurrunzaga argazkilaria, aurtengo beka irabazlea, eta hautatzeko batzordeko kidea izan dena Koldobika Jauregi eskultorea izan dira gure gonbidatuak.