PLAY PODCASTS
LANAREN EKONOMIA: Azpiegiturak eta makroekitaldiak turistifikazioan sakontzeko

LANAREN EKONOMIA: Azpiegiturak eta makroekitaldiak turistifikazioan sakontzeko

El Salto Radio · El Salto Radio

July 13, 20231h 8m

Audio is streamed directly from the publisher (ivoox.com) as published in their RSS feed. Play Podcasts does not host this file. Rights-holders can request removal through the copyright & takedown page.

Show Notes

Denboraldiko azken saioan turismoaren eragina izan dugu aztergai; izan ere, udarekin batera musika jaialdi erraldoien sasoia irekitzen da. Ekimen desberdinek eragin zuzena daukate fenomeno horretan, eta hau sakontzea izan dugu xede gaurkoan. Sindikal agendarekin abiatu dugu saioa Ines Agirreazkuenagaren eskutik. Ondoren, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako Eider Gotxi izan da gurean, Maitane Jaio egin dio elkarrizketa. Museoaren proiektua abiatzeko 40 milioi euroko partida onartu berri dute eta horren balorazioa egin digu. Musika jaialdi erraldoiak izan ditugu hizpide jarraian, Jon Urzelairekin batera. Plazaratu berri duen ‘Su Festak’ (Susa, 2023) liburuaren harira. Bertan jaialdi erraldoien bilakaera aztertzen du eta hiru ereduan duen eraginaz hausnartzen du. Saioa amaitzeko, Argia atalean Leire Artola kazetaria elkarrizketatu du Jon Bernat Zubirik, ekitaldi handienen artean bereziki ponposo eta garestia izan den Frantziako Tourra Euskal Herrian hasi dela abiapuntua hartuz. Herriak turistifikatzeko enegarren urratsa izan da euskal erakundeek sustatutako ekitaldi hori, eta beste askoren artean lurraldea merkantilizatzeko eta munduko aberatsen esku uzteko joera nabarmenduz. Lanaren Ekonomian seigarren denboraldi honetako azken saioa izan dugu. Ondo ibili eta oporretatik bueltan batuko gara uhinetan!