PLAY PODCASTS
Itunpekoaren eskolen gainkontzertazioa, segregazioa eta hezkuntza publikoaren aldeko borroka

Itunpekoaren eskolen gainkontzertazioa, segregazioa eta hezkuntza publikoaren aldeko borroka

El Salto Radio · El Salto Radio

February 25, 202555m 52s

Audio is streamed directly from the publisher (ivoox.com) as published in their RSS feed. Play Podcasts does not host this file. Rights-holders can request removal through the copyright & takedown page.

Show Notes

Azken asteetan berriro jarri da mahai gainean euskal hezkuntzaren gainkontzertazioa , itunpeko zentruen umeak hartzeko gaitasuna beherakada demografikoari eta biztanleriaren klase osaketa berriari egokitu beharra dagoelako. Eztabaida horren baitan, aipatzeko modukoa da Bermeoko eskola publikoaren familia elkarteak hartutako bidea , Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza arduradunei neurrizko eta legezko ituntzearen egokitzapena egitea aldarrikatuz. Haien mobilizazioaren berri emateko elkarte kide Biotza Unanue elkarrizketatu dugu. Ostean, gai horreri heltzeko azterketa orokorra egin dugu, hainbat herrietako datuak emonez , publiko eta itunpekoaren desoreka bereziki larria delako euskal hiri gehienetan. Euskal alderdi politiko ia danek legez kanpoko egoera segregatzailea betikotzeko hautua hartu zuten. Baina martxoaren 5ean hasi beharreko onarpen prozesuan ezusteko faktore bat agertu da orain. Publikoa eta pribatua parekatzen duen ordenazio eta planifikazio dekretua baliogabetu berri du Euskal Auzitegi Nagusiak, ondorio moduan, besteak beste, gelak ituntzeko gutxieneko ikasle ratioak 17ra bueltatuz. Gaurko saioa bukatzeko, Argia atalean filosofia irakaslea eta hezkuntza publikoaren aldeko ekintzailea den Tere Maldonado elkarrizketatu dugu, Biraka jarraitzen du gurpilak artikuluan aipatutakoa gogora ekartzeko. Hezkuntza Legea ekarri zuen orain dela bi urteko akordiotik abiatuta, eskola pribatuaren betikotzearen inguruan solastu dugu Maldonadorekin, zehazki digitalizazioaren aroan Eusko Jaurlaritzak hezkuntza sistema enpresa multinazionalen esku uzteko joeraz. Hezkuntza publikoaren alde borrokatzeko HezkuntzArtea kolektiboa aurkeztu berri du Maldonadok beste kideekin batera.