PLAY PODCASTS
MUSIBLA #286: Koska, Holy Fuck, James Blake, Antony & The Johnsons, Gar, Kadebostany, Maddi

MUSIBLA #286: Koska, Holy Fuck, James Blake, Antony & The Johnsons, Gar, Kadebostany, Maddi

Hasteko Koska taldea ekarri dugu euren lehen diskoaren 50. urteurrena dela aprobetxatuta. Euskarazko rockaren lehen olatuan sortutako taldea izan zen, Elgoibarren 70eko hamarkadan jaioa; Koska lanaren bidez garai hartako rock gordina eta gazte izaera borrokalaria bildu zituzten, gaur egun klasiko kutsua duen soinua. Holy Fuck Torontoko laukote elektroniko esperimentala da; […] The post MUSIBLA #286: Koska, Holy Fuck, James Blake, Antony & The Johnsons, Gar, Kadebostany, Maddi first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Bilbo Hiria irratia

March 31, 2026

Show Notes

Hasteko Koska taldea ekarri dugu euren lehen diskoaren 50. urteurrena dela aprobetxatuta. Euskarazko rockaren lehen olatuan sortutako taldea izan zen, Elgoibarren 70eko hamarkadan jaioa; Koska lanaren bidez garai hartako rock gordina eta gazte izaera borrokalaria bildu zituzten, gaur egun klasiko kutsua duen soinua. Holy Fuck Torontoko laukote elektroniko esperimentala da; Event Beat diskoan zuzeneko inprobisaziotik sortutako groove zikloak, bateriaren energia gordina eta sintesi analogiko zoragarria nahasten dituzte, dantzarako baina baita burua astintzeko ere balio duen giro nahasi eta hipnotikoa sortuz. James Blake ekoizle eta kantautore britainiarrak R&B, elektronika eta soul esperimentala uztartzen ditu; Trying Times lanean maitasunaren eta auto-hausturaren arteko talkaz ari da, intimitatea eta bakardadea, segurtasuna eta beldurra, piano geruzak eta beat apalak uztartzen dituen lan hausnartu batean. James Blaken musikak Antony & The Johnsons proiektua ekarri digu burura. Egun, Anohni izena hartu duen artistak art-pop eta kamerako soinu delikatuak ekarri zituen; I Am A Bird Now disko ikonikoan ahots hauskor eta boteretsuarekin identitatea, generoaren mugak eta zaurgarritasunaren indarra kantatzen ditu, piano eta hari-tresna leunekin bildutako kantu hunkigarrietan. Etxera bueltan, Gar Durangon sortutako pop-rock taldea ekarri dugu; Oraina Eskuetan bere lehen diskoan Jon Garciaren proiektuak melodia zabalak eta gitarra sendoak uztartzen ditu, Gaztea Maketa Lehiaketa irabaztera eraman dituen “Ilargi gorriak” bezalako abestien bidez, gaur egungo euskal poparen olatu berria ordezkatuz. Kadebostany Suitzako pop elektroniko-proiektua da, President Kadebostan buru duela; The Outsider diskoan pop zabal eta zinematikoak, beat hipnotikoak eta, besteak beste, Selin Çıngır-en ahots emozionala nahasten dira, folk ukituak eta orkestrazio elektronikoa uztartzen dituen lan ausart eta dramatiko batean. Eta bukatzeko Maddi-ren Amaitasuna ekarriko dugu berriz ere gurera. Diskoak liluratuta gauzka Maddiren ahotsa eta lerro medoliko erritmikoak sortzeko duen abileziagatik. Oso disko gomendagarria.

Deskargatu hemen.

 

The post MUSIBLA #286: Koska, Holy Fuck, James Blake, Antony & The Johnsons, Gar, Kadebostany, Maddi first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Topics

bilbaobilboeuskaleuskadibasquepaisvascoeuskera