PLAY PODCASTS
Korrikak parte hartze zabala eta euskararen aldeko konpromisoa plazaratu du

Korrikak parte hartze zabala eta euskararen aldeko konpromisoa plazaratu du

Korrika amaitu eta biharamunean, mezu egileek eta AEK-ko arduradunek lehen balorazioa egin dute. 24. Korrika bukatu berritan, nekea nabaria bada ere, pozik agertu dira egindako lanarekin. Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak azpimarratu du atzokoa mugarria izan zela, baina hemendik aurrerako erronkek askotarikoak izan behar dutela gaineratu du. Parte-hartzeari dagokionez, oraindik ez […] The post Korrikak parte hartze zabala eta euskararen aldeko konpromisoa plazaratu du first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Bilbo Hiria irratia

March 30, 2026

Show Notes

Korrika amaitu eta biharamunean, mezu egileek eta AEK-ko arduradunek lehen balorazioa egin dute. 24. Korrika bukatu berritan, nekea nabaria bada ere, pozik agertu dira egindako lanarekin. Ane Elordi Korrikako koordinatzaileak azpimarratu du atzokoa mugarria izan zela, baina hemendik aurrerako erronkek askotarikoak izan behar dutela gaineratu du. Parte-hartzeari dagokionez, oraindik ez dute zenbaki zehatzik eman, baina Elordik nabarmendu du euskararen alde egiteko herri-gogo handia dagoela, eta hori izan dela Korrikak utzitako ondorio nagusietako bat. Gogorarazi du Korrika egitea gutxienekoa dela, euskarak denon beharra duelako eta hizkuntzari babesa emateko modu asko daudela azpimarratu du. Aurten, gainera, lehen aldiz mezua modu partekatuan sortu da: zazpi gaztek elkarlanean idatzi dute. Ane Elordiren esanetan, mezua bera bezain aberasgarria izan da sorkuntza-prozesua bera ere.

Deskaragtu hemen.

The post Korrikak parte hartze zabala eta euskararen aldeko konpromisoa plazaratu du first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Topics

bilbaobilboeuskaleuskadibasquepaisvascoeuskera