PLAY PODCASTS
Irudimena  eta irakurzaletasuna bultztuz martxan da Elkar Ilustrazio eta ipuin Lehiaketa

Irudimena eta irakurzaletasuna bultztuz martxan da Elkar Ilustrazio eta ipuin Lehiaketa

Gaurkoan, sormena eta irudimena pizten dituen proposamen bat ekarri dugu gure uhinetara. Izan ere, Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa martxan da jada, eta haur eta gazteei zuzendutako ekimen honek badu helburu argia: irakurzaletasuna sustatzea eta sortzeko grina elikatzea.Lehiaketak aukera ematen die parte-hartzaileei irudietatik istorioak sortzeko, edo […] The post Irudimena eta irakurzaletasuna bultztuz martxan da Elkar Ilustrazio eta ipuin Lehiaketa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Bilbo Hiria irratia

April 1, 2026

Show Notes

Gaurkoan, sormena eta irudimena pizten dituen proposamen bat ekarri dugu gure uhinetara. Izan ere, Elkar argitaletxeak urtero antolatzen duen Ilustrazio eta Ipuin lehiaketa martxan da jada, eta haur eta gazteei zuzendutako ekimen honek badu helburu argia: irakurzaletasuna sustatzea eta sortzeko grina elikatzea.Lehiaketak aukera ematen die parte-hartzaileei irudietatik istorioak sortzeko, edo alderantziz, istorioak irudikatzeko. Horrela, marrazkia, literatura eta irudimena eskutik helduta doaz, gaztetxoen sormen gaitasuna lantzeko bide eder batean.
Adinaren arabera banatutako kategorietan, haurrek eta gazteek hainbat erronka dituzte aurrean: Txilikuk idatzitako ipuin bat ilustratzea, Iñaki Holgadok sortutako irudi batetik abiatuta ipuin bat osatzea edo komiki bat sortzea, besteak beste. Proposamenak anitzak dira, baina guztiek dute oinarri bera: euskaraz sortzea eta gozatzea.Lanek apirilaren 15era arte aurkezteko epea dute, beraz, oraindik bada denbora ideiak paperean jartzeko, koloreei forma emateko eta istorio berriak asmatzeko. Gaurkoan, lehiaketaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko, gurekin dugu Borja Goitia, eta berarekin hitz egingo dugu ekimen honen helburuez, parte hartzeko moduez eta sormenak haur eta gazteen garapenean duen garrantziaz.

Deskargatu hemen.

The post Irudimena eta irakurzaletasuna bultztuz martxan da Elkar Ilustrazio eta ipuin Lehiaketa first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Topics

bilbaobilboeuskaleuskadibasquepaisvascoeuskera